Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren V. hamabostaldia
Sukaldaritza makrobiotikoa ikastaroa eskainiko du Garbiñe Etxanizek Ataunen urriko larunbatetan.
Irailaren azken larunbatean, 28an hasiko da ogigintza ikastaroa Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian, Xabi Akizu eta Marilu Gardokiren eskutik. Urriko 3 larunbatetan jarraituko du, 30 ordu osatuz.
Hitzaldiei dagokienez, berriz, Idoia Larrañaga haur nutrizioari buruz arituko da irailak 25ean, asteartean, Ataungo udalean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Energia aurrezpena gure etxeetan. Nola lortu etxe eraginkorragoa gaia jorratuko du José Manuel Jiménez Bolañosek Ordiziko Barrena Kultur Etxean, irailak 27an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan.
Ikastaroak sarrera mugatua dutenez aldez aurretik izena eman behar da Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 telefono zenbakian.