Giro aparta Barrikotean eta bertso saioan

2016/03/08
Urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtuta dastatzeko aukera izan genuen Igartubeitin. Ekitaldiari hasiera emateko Urretxu-Zumarragako bertso eskolako Gorka Azkarate eta Asier Sasieta aritu ziren bertsotan. Ondoren, Yartuko lehendakariaren hitzak eta Bitorino, Juan, Jose Luis, Pedro, Luis Mari eta Joseba, Igartubeitiko dolarea martxan ipintzeko lanetan diharduten pertsonei omenaldia, bertsoak, sagar dastaketa, jana eta trikitixa.

Bertsolariak barrikotean Igartubeitin

 

 

 

 

 


Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako Gorka Azkaratek eta Asier Sasietak eman zioten hasiera ekitaldiari, giro umoretsuan. Ondoren, Marilu Pildainek, Yartu Elkarteko lehendakariak hartu zuen hitza. Aurtengo omenduak, Bitorino, Juan, Jose Luis, Pedro, Luis Mari eta Joseba, Igartubeitiko dolarea martxan ipintzeaz urteetan arduradu diren pertsonak. Yartu elkarteak prestatutako bertso hauek abestu genituen: 

Martxoarekin iritsi zaigu
Barrikote sonatua
gure herriko egutegian
hain festa preziatua
kuriosoa da kupelen bueltan
nolakoa den patua
maisu-taldea izan da aurten
omentzeko hautatua
zuen lanaren uzta hauxe da
badugu zer ospatua (ERR)

Bitorino, Juan, Jose Luis, Pedro,
Luis Mari eta Joseba,
talde bikaina osatzen dute
sei gizon hauek batera.
Zuen esanak zintzo betetzen
gogotik saiatu gera
TXOTX ozen esan eta sagardoa
kupeletatik atera
ia batenbat atrebitzen den
txarra dagoela esatera (ERR)

Jende jatorra, saiatua ta
sagardogintzan habila
oraindik ezin hasiko gera
zuen ordezkoen bila.
Halare norbait gogoz badago
lasai hurbildu dadila
Guk zuen esku utzita dugu
hemengo aginte makila
eskerrik asko bihotzez eta
bejondeizula kuadrilla! (ERR)

Barrikak ireki eta mokadutxoarekin jendea gustora ibili zen trikitixaren giroarekin batera, nahiz eta hotza, eguraldi kaxkarra izan.

Argazki gehiago ikusi Flickr-en. 

Jardueraren laburpena

Trikitilariak Igartubeitiko barrikotean

Giro aparta Barrikotean eta bertso saioan

Omenduak sagardoa dastatzen