Gipuzkoan esnea ekoizten zuten baserrien hiru laurdenak desagertu dira

2015/08/21
Denok dakigu baserritarren bizimodua oso gogorra dela, urte osoan lan eta lan aritzen diren arren askotan emaitza ez da bidezkoa izaten, esnea ekoizten duten baserritarrena da oso adibide argia.

Gehienok oporretaz gozatzen ari garen garai honetan, baserritarrak ohi bezala lanez gainezka daude: baratzeko uzta landatu eta bildu, belarrak, animaliak eta abar luze bat. Pertsona batzuek, aldiz, ez diote behar bezalako baliorik ematen baserritarrek burutzen duten lanari. EHNE sindikatuak adierazi duenez, 15 urteetan esnea ekoizten zuten baserriak % 75ean murriztu dira, 2.000 urtean Gipuzkoan 1.701 baserrik esne ekoizleak baziren, iaz 394 ziren, hiru laurdenak desagertuz. Ustiakuntzaren gainbeherarekin batera, behi kopurua ere erdira jaitsi da eta ondorioz, esne litro kopurua baita ere. 

Egoera honen aurrean oso kezkagarria da baserritarrei esne litro bategatik ordaintzen zaiena, gaur egun, 0,24-0,28 zentimo litroa. Kalkuluen arabera, ekoizpena errentagarria izateko 0,35 zentimo ordaindu behar zitzaienean. 

Gipuzkoan esnea ekoizten zuten baserrien hiru laurdenak desagertu dira

Behiak Igartubeititik