Gaztañaga sagardotegia garaile

2014/06/26 sagardoa
Gaztañaga sagardotegiak irabazi du aurtengo Gipuzkoako XIII Sagardo lehiaketa, 'Foru Aldundiaren saria. Bigarren Altzueta eta hirugarren Gartziategi gelditu dira.

Gaztañaga sagardotegiak irabazi du  Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen XIII. Sagardo Lehiaketa. Finalerako sei sagardotegi zeuden sailkatuta, eta hau izan da epaimahaiaren erabakia:

  • Gaztañaga sagardotegiak: 77 puntu
  • Altzueta sagardotegiak: 73,5 puntu
  • Gartziategi sagardotegiak: 73 puntu

Beste hiru finalista, ABURUZA Sagardotegiak, Adunakoa, IZETA Sagardotegiak, Aiakoa, eta SAIZAR Sagardotegiak, Usurbilgoa, diploma bana jaso dute.

Epaimahaia hamar lagunez osatuta egon da:

  • Joaquin San Sebastián: Ostalaria
  • Angel Alvarez: Berrueteko sagardogilea. Nafarroa.
  • Dominic Lagadec: Askaingo sagardogilea. Txopinondo sagardotegia.
  • Modesto Lasa: Euskal Gastronomia Elkartearen izenean.
  • Nagore Berano: Biologo. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
  • Iosu Osa: Nekazaritza lanetako arduraduna. 
  • Irati Amondarain: Enólogoa. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
  • Iñaki Santos: Kimikoa. EHU. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
  • Ana López: Kimikoa. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
  • Agurtzane Andueza: Kimikoa. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.

Ordezkoak:  Joxe Mari Alberro: Sagardun Kudeatzailea eta Mikel Rodriguez, Sommelierra.

30 sagardogile aurkeztu dira lehiaketara auten iaz baino sei gutxiago, Gipuzkoako 14 herritakoak. Aldundiak antolatzen duen lehiaketaren helburuak dira:

  • Sagardogilearen elaborazio lana baloratzea.
  • Botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik begiratuta.

Sariak: 

  • Lehenengo saria: 3.000 euro eta garaikurra eta "Bordatutako txapela” eta trofeoa.
  • Bigarren saria: 1.500 euro eta garaikurra.
  • Hirugarren saria: 1.000 euro eta garaikurra

Urrian, Igartubeiti Baserri Museoak antolatzen duen Sagardo Asteko inaugurazioan banatuko zaizkie 3 irabazleei diploma bana. 

Sagardogileak