Gaztañaga sagardotegia garaile
Gaztañaga sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen XIII. Sagardo Lehiaketa. Finalerako sei sagardotegi zeuden sailkatuta, eta hau izan da epaimahaiaren erabakia:
- Gaztañaga sagardotegiak: 77 puntu
- Altzueta sagardotegiak: 73,5 puntu
- Gartziategi sagardotegiak: 73 puntu
Beste hiru finalista, ABURUZA Sagardotegiak, Adunakoa, IZETA Sagardotegiak, Aiakoa, eta SAIZAR Sagardotegiak, Usurbilgoa, diploma bana jaso dute.
Epaimahaia hamar lagunez osatuta egon da:
- Joaquin San Sebastián: Ostalaria
- Angel Alvarez: Berrueteko sagardogilea. Nafarroa.
- Dominic Lagadec: Askaingo sagardogilea. Txopinondo sagardotegia.
- Modesto Lasa: Euskal Gastronomia Elkartearen izenean.
- Nagore Berano: Biologo. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
- Iosu Osa: Nekazaritza lanetako arduraduna.
- Irati Amondarain: Enólogoa. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
- Iñaki Santos: Kimikoa. EHU. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
- Ana López: Kimikoa. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
- Agurtzane Andueza: Kimikoa. Fraisoroko dastatzeko taldekoa da.
Ordezkoak: Joxe Mari Alberro: Sagardun Kudeatzailea eta Mikel Rodriguez, Sommelierra.
30 sagardogile aurkeztu dira lehiaketara auten iaz baino sei gutxiago, Gipuzkoako 14 herritakoak. Aldundiak antolatzen duen lehiaketaren helburuak dira:
- Sagardogilearen elaborazio lana baloratzea.
- Botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik begiratuta.
Sariak:
- Lehenengo saria: 3.000 euro eta garaikurra eta "Bordatutako txapela” eta trofeoa.
- Bigarren saria: 1.500 euro eta garaikurra.
- Hirugarren saria: 1.000 euro eta garaikurra
Urrian, Igartubeiti Baserri Museoak antolatzen duen Sagardo Asteko inaugurazioan banatuko zaizkie 3 irabazleei diploma bana.