Gazta eguna Idiazabalen
XIX. Gazta eguna izango da Idiazabalen, maiatzak 1ean, igandean.
Egitaraua:
- Apirilak 29, ostirala
18:00etan: XVII Mami txapelketa. Udaletxeko Areto Nagusian. Antolatzailea: Gazta Eguneko Batzordea. Izen emateko azken eguna: apirilaren 28an, Udaletxeko bulegoetan.
- Apirilak 30, larunbata
12:00-14:00: Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian bisita berezia: ustiategira bisita, gaztaren ekoizpen prozesua ikusi, eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa bukaeran.
Izen-ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com
12:00etan: Guraso elkartean “Nire Artzantza” dokumentalaren emanaldia (Euskaraz). Dokumental hau herriko Ikerketa Taldeak egin du, Luis Katarain herriko artzaia zenaren inguruan. Antolatzailea: Herriko Ikerketa Taldea.
Galtzear den artzaintza ulertzeko eta bizitzeko modu baten lekukotasuna jaso dute bertan.
Dokumentala 2013. urteko udan grabatu zuten Aritzeder baserrian eta Arantzamendin Luixek zuen txabolan. “Gazta zati bat” dokumentalerako grabatutako materiala ere erabili dute. Izan ere dokumental hori egin ostean sortu zen Luixen bizitzari buruzko lana egiteko asmoa.
Luix Katarainekin batera, Aritz Katarain, Inaxio Mari Eziolaza, Aimar eta Oihan Esnaola eta Ander Barandiaran agertzen dira dokumentalean. Maddi Garcia, Guillermo Urrestarazu, Maitane Urteaga eta Xabier Urteaga Idiazabalgo ikerketa taldeko kideen lana da ikusentzunezkoa. Grabazioa eta edizioa Pixel etxeak egin ditu.
Nire artzantza from Ikerketa Idiazabal on Vimeo.
16:00-17:00: Haurrentzat Idiazabal Gazta dastaketa Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan. Izen-ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com
19:00etan: Herri kirol saioa.
Harrijasotze marka saiakera: Idoia Etxeberria eta Jokin Eizmendi.
Ekitaldia osatuko duten aizkolariak:
Aitor Urteaga / Xabier Dorronsoro / Angel Arrospiede / Iñaki Azurmendia
18:00etan: “Pirinioetako Gaztak” Gazta dastaketa Pep Palau kritiko gastronomiko kataluniarraren eskutik. Karpan.
- Maiatzak 1, igandea
10:00etan: Feriaren irekiera.
10:30ean: Herri txapelketaren hasiera, gaztarik onena aukeratzeko.
11:00etan: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan. Artzainak bere artaldearekin herria zeharkatuko du. Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.
11:30ean: Trikitilari eta txistulariek Axari Dantza taldekideekin batera kaleak alaituko dituzte.
13:00etan: Dominika Agergarai artzainari omenaldia.
13:30ean: Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari. Ondoren, frontoi zaharreko karpan bazkaltzeko aukera izango da.
OHARRAK:
- Herritarrei baserritarrez jantzita agertzeko gonbitea zabaltzen zaie.
- Egunean zehar, haurrentzako tailerrak Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan.
- Asteburu osoan zehar: Gaztaren Interpretazio Zentroan ate irekiak.