"Gaua" filmea eta Igartubeiti baserria
Filmea XVII. mendeko Euskal Herrian girotuta dagoenez eta euskal mitologia ardatz izango duenez, Igartubeiti Baserria gune paregabea da. Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.
'Gaua' filmearen protagonista Yune Nogueiras izango da, eta Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza izango ditu ondoan. Xabi Jabato, Erika Olaizola, Manex Fuchs eta Elena Uriz ere dira filmeko aktoreak, besteak beste.
Aurretik, Handia eta Dantza filmeak ere Igartubeiti baserrian grabatu zituzten.
Kazetariak gonbidatu dituzte filmaketara eta oihartzuna izan du komunikabideetan:
- "Gaua" pelikularen filmaketa betean ari da Paul Urkijo- Berria
- Sorgin-ehiza, injustiziak, izaki misteriotsuak...gauaren beltzean Paul Urkijoren film berrian-Naiz
Fikzioa eta errealitatea elkartu dira beste behin Igartubeitin!