Gartziategi sagardotegia garaile
Gartziategi sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen XIV. Sagardo Lehiaketa. Donostian ekainak 6ean jokatu den finalerako sei sagardotegi zeuden sailkatuta, eta hau izan da epaimahaiaren erabakia:
- Gartziatego sagardotegiak: 74,5 puntu
- Altzueta sagardotegiak: 73 puntu
- Gaztañaga sagardotegiak: 71 puntu
Beste hiru finalistek, Aburuza, Begiristain eta Olagi Sagardotegiek, diploma bana jaso dute.
Aurtengo edizioko aldaketa nagusia izan da epaimahaia sagardo dastatzaile adituek egin dutela, eta ez, orain arte bezala, hainbat esparrutako ordezkariek. Epaimahaiko kide guztiak Fraisoroko Dastagunean ikasi eta diplomadun dastatzaileak dira, bertako dastatze paneleko partaideak:
- Juan Zuriarrain: Kimikoa. Enologia aholkularitzan teknikoa
- Fernando Vadillo: Enologoa. Enologia aholkularitzan teknikoa
- Agurtzane Andueza: Kimikoa. Fraisoro Ingurumen eta Nekazaritza Laborategikoa
- Guillermo Castaños: Biokimikoa eta enologoa. Elikagaien higienean irakasle
- Xabier Kamio: enologoa. Enologia aholkularitza bateko arduraduna
- Irati Amondarain: enologoa
35 sagardogile aurkeztu dira lehiaketara aurten iaz baino bost gehiago, Gipuzkoako 17 herritakoak.
Aldundiak antolatzen duen lehiaketaren helburuak dira:
- Sagardogilearen elaborazio lana balioestea.
- Botilatutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik begiratuta.