Garia eta garagarra, uztaileko uzta

2021/07/01
Uztaila, uztaren hilabetea dela esan nahi digu izen honek. Zenbait lekutan “garila” bezala edota “garagarrila” bezala ere ezagutu izan da

Uztaileko uzten artean aipagarri eta ezagunenak garia eta garagarra dira. Erraz asko ohartuko gara horretaz gure bazterretako zenbait txokotan kolore oria izango baitugu nagusi, garia eta garagarra nekazaria etortzeko zain daudenaren seinale.

Udako sasoi honetan, igitaia eskuan zereal hauek moztu, lehortu eta larrainera eraman behar dira. Gaur egun, merkatuaren eta lan ereduari dagokionez makinen laguntza ezinbestekoa da garia eta garagarra jasotzeko. Baina joan den mendearen erdialdera arte ordea, uztailean soroak nekazari eta jornaleriez beteko ziren, denak errenkada luzeetan jarriz igitaia eskuan garia mozteko…

Lan haien aztarnak lirateke jardun hauen inguruan geratu zaizkigun kontakizun eta abestiak… Edota gure paisaiako ibai erroetan oraindik orain ikus daitezkeen errota zaharrak, udazkenetik aurrera gogotik lan egingo zutenak garaiko biztanleen elikadura asetzeko.

 

Garia eta garagarra, uztaileko uzta

Garia igartubeitin