Gaitzerua eta lakaria ikusgai

2022/03/11
Musealiak proiektuaren baitan bi pieza berri daude ikusgai Igartubeitin irailera arte

Gaitzerua eta lakaria dira Musealiak proiektuaren baitan ikusgai dauden bi piezak. Baserrietan eta nekazal munduan oro har, elikagaiak neurtzeko erabiltzen ziren neurri ugarietako bi dira. Zurezko ontziak ziren eta batez ere garia, artoa eta babarruna neurtzeko erabiltzen ziren. 

Irailera arte egongo dira ikusgai interpretazio zentroan. 

Piezen eta gaiaren inguruko informazio gehiago (pdf)