Ezkio Eusko Folkloren
Ezkio Eusko Folkloren liburuak, urte eta testuinguru historiko eta kultural ezberdinetan Ezkio herriaren inguruan egindako hiru lan etnografiko biltzen ditu. Lan hauek On Joxe Miel Barandiaran etnografoak zuzentzen zuen Eusko Folklorearen Urtekarian argitaratu ziren.
Lehenengo lana, "Pueblo de Ezquioga" izenpean dago. 1927.en urtean Eusko Folklorearen Urtekarian argitaratu zena. Lan honen egilea On Sinforoso Ibarguren izan zen, Ezkion bertan parroko jardun zen berbera.
Sinforoso Ibargurenek berak, gerra ondoren beste lantxo bat argitaratu zuen urtekari honetan, "La cocina rural en Ezquioga", eta bertan garai horretako Ezkioko baserrietako sukaldeak nolakoak ziren azaltzen digu.
Eta azkenik, denboran gertuagokoa den lan bat daukagu, Joseba Zendoia Aranzadirena, "Abeltzaintza gaur egun eta mende honen hasieran Ezkioko herrian" lan etnografikoa hain zuzen ere. Eusko Folklorearen Urtekarian 1984.en urtean argitaratu zena. Lan honi dagokionean berriz, garaiko euskal etnografia eta antropologia lanetan erabiltzen zen "Guía para una encuesta etnográfica" izenez ezagutzen den galdetegian oinarrituz eginda dago. Berau On Joxe Migel Brandiaranek berak sorturikoa da.
Beraz, garai ezberdinekoak diren arren, hiru lan hauek, Barandiaran etnografoak, eta bere inguruko beste hainbatek hasiriko lanaren jarraipena direla esan liteke. Hau da, Euskal Herriko geografia ezberdinetan barreiaturik zeuden historia, errealitateak, kultur jarduera eta pentsamenduak jaso, gorde eta analisi sozial eta antropologiko bat egitea, batez ere helburua Euskal Herriko memoria historikoaren trasmisio bat gauzatzea zelarik.
Eta hildo honetatik, aurkezpenean egon zirenek; Iñaki Mendiguren (Ezkioko Udaleko Zinegotzia), Joseba Zendoia Aranzadi (liburuko lan baten egilea), Abel Ariznabarreta (Eusko Folklorearen Urtekariko zuzendaria eta Barandiaran Fundazioko kidea), Jose Ignazio Etxezarreta (Ezkioko Alkatea) eta Marilu Piladain (Yartu Kultur Elkarteko lehendakaria) liburu honen atzean dagoen xedea horixe dela aipatu zuten. Ezkioko herriaren historia ahanzturatik atera eta landa eremuko herrri txiki baten etorkizuna indartzea.
Igartubeiti Baserri Museotik eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten lanagatik eta Ezkioko historia denon eskura jartzeagatik.