Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai
Bernat Etxeparek, apaiz eta idazle baxenabartarrak 31 lerroko hitzaurrea, erlijioari buruzko bi olerki, amodiozko hamar, olerki autobiografiko bat eta euskara goratzeko bi kanta idatzi zituen. Etxepareren liburuaren bi edizio kaleratu ziren, baina ale bakarra dago gordeta, Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen dena eta orain Legebiltzarrean ikusgai dagoena.
Euskaraz idatzitako aurreneko liburuarekin batera, beste hamalau lan paratu dituzte erakusketan, euskal kulturari, historiari, eta bereziki euskarari lotutakoak. Legebiltzarreko funtsetako liburuak dira horiek guztiak: besteak beste, Joanes Leizarragaren Testamentu berria, Arnaut Oihenarten Notitia Utriusque Vasconiae, Pedro Axularren Gero eta Joan Luzuriagaren Paraningo celeste.
Etxeparek Bernart Lehete abokatuaren laguntzari esker argitaratu zuen liburua eta hari eskaini zion liburuaren hitzaurrea.