Euskararen Nazioarteko Eguna: hitz galduak landatzen!
2024/12/03
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta baserriko eta landa eremuko "hitz galduak" ereingo ditugu.
“Hitz galduak landatzen” ekimenaren bidez, gaur egun hainbeste erabiltzen ez diren baina garai batetan egunerokotasunean erabiltzen ziren hitzak berreskuratuko ditugu.
Hauek dira aurten berpiztu nahi izan ditugun hitzak.
-Alperra: Laborantza lanetan lurra berdindu eta zapaltzeko erabiltzen den lanabesa, geratzen diren lur-mokorrak birrintzen dituena.
-Segarria eta sega-potoa: segarria sega zorrozteko erabiltzen den harri edo tresna da eta hau, aldi berean, sega-potoan gordetzen da, hau da, zurez edo adarrez eginiko ontzi txikian.
-Eskuarea: Kirten luze bati zeharka atxikita hortzak dituen barra batez osaturiko tresna bat da, laborantzan belarra eta hostoak jaso eta lurra berdintzeko erabiltzen dena.
Ezagutzen al dituzu?