"Euskaltzaindia. Egunak eta Lanak" dokumentalaren grabaketak Igartubeitin

2019/07/10
Osteguna uztailak 11, goizeko 10:00tatik 14:00ra Igartubeiti Baserri Museoa publikoari itxita egongo da "Euskaltzaindia. Egunak eta Lanak" dokumentalerako grabazioak direla eta.

Uztailak 11 osteguna, Igartubeiti baserria  publikoari itxita egongo da goizeko 10:00tatik 14:00etara, bertan grabatzekoak baitira dokumental berezi baterako hainbat eszena. 

Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenari buruzko dokumentala da, hain zuzen ere. Bernardo Atxagak idatzi du gidoia. 
 
Igartubeiti baserrian diren hainbat lan-tresna tradizional grabatuko dira, tresnak ez ezik haien izenak altxor linguistikotzat jotzen direlako. 
 
Grabaziorako drone, garabi eta bestelako bitartekari teknikoak erabiliko dira. 
Ulertuko duzuelakoan, aldez aurretik barkatu eragozpenak.