Euskal erromeria artelana

2021/06/15
Udaberri amaieran eta udaren atarian, festa giroan hainbat erromeria ospatzeko garaia izaten da, San Juanak... Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" pinturarekin amaiera ematen diogu udaberria behatzeari eta 3 artisten 3 artelanen bidez hausnartzeko proposamenari

Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" artelana aukeratu dugu, ekainerako, udaberritik udarara aldatzen gaituen hilabeterako. 

Aurelio Arteta, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako artista bizkaitarra dugu berau, Euskal Artisten Elkartea sortu zuenetako bat. Bere artelanetan garai hartako gizartearen ezaugarriak adierazten dira. Batetik nekazalgiroko obra ugari pintatu zituen eta aldi berean gizartearen parte zen beste muturra, industrializazioa. Euskal Erromeria lana da honako hau, baserriko lanen ondoreneko jai giroa adierazten duena. 

Artetak Mexikon margotu zuen lan hau eta Jose Manuel Ostolazak Gipuzkoako Foru Aldundiari utzi zion dohaintzan.
Artelana gertutik ikusteko aukera duzue San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean.

Euskal erromeria artelana

Aurelio Artetaren "Euskal erromeria"