Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarearen eskaintza Fitur-en

2016/01/22
Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoa, Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio Itsaso), Gaztaren Interpretazio zentroa (Idiazabal), Ordiziako D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroa, Tolosako Gorrotxategi Konfiteria zentroa dira Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarea osatzen dutenak. Azkeneko urteetan lankidetzan lanean ari den sare hau FITUR-en aurkeztu da. Sare honen helburua da euskal geografia gastronomi ikuspuntu batetik ezagutzera emango duten esperientziak eta proposamenak sortzea.

Euskadiko kultur gastronomikoa ezagutzeko gune egokiak izanik, Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoa, Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio Itsaso), Gaztaren Interpretazio zentroa (Idiazabal), Ordiziako D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroa, Tolosako Gorrotxategi Konfiteria zentroa bildu dira kultur zein gastronomi egitasmo ezberdinetan lan eginez, euskaldunak hobekien identifikatzen dituen eta gure lurrak eskaintzen dizkigun ohiko gastronomi produktu hauek gordetzen duten esentzia eta euskal ohiturak bisitariei igortzeko asmoz.

Enogastronomia museo eta gune ezberdinen arteko lankidetzaren ondorioz, orain arte ondorengo esperientzia turistikoak sortu dira: Sagardo eta Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, Pasaporte Gastronomikoa, Euskadiko Ibilbide Gastronomikoa.

Gaur egun eskaintzen diren esperientzia hauez gain, sare honen bitartez, museo gune hauetako bisitekin batera, bisitariak gastronomi proposamen berriaz gozatzeko aukera izango du, ardo edo txakolin upategietara, gaztandegietara bisitak, bazkari edo afariak sagardotegietan, gastronomi esperientziak merkatuetan, dastaketak, Idiazabal gazta, sagardoa, ardoa, txokolatea egitea eta abar. Euskal geografiaren aniztasuna gastronomi ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera eskaintzen dituzten esperientziak eta bisitak.

Sareak martxan ipini dituen egitasmoen artean, aipatzekoa da Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareko foiletoa. Bertan, museo bakoitzaren informazioa azaltzen da, baita eskaintzen dituzten esperientzia turistikoak ere. Euskadiko mapa bat ere azaltzen da museo bakoitzaren kokapena, beraien arteko distantzia zehaztuz,distantzia luzeena bi ordukoa izanik. Museo bakoitzean sareari buruzko informazio totem-a dago eta bisitariek bertako QR kodearen bitartez, museoen bisita birtualak ikus ditzazkete. Bisita birtual hauek museo ezberdinen web guneetan ere badaude.

Elkarren artean burututako ekintzei dagokionez, museoak gazta eta konfiteri tailerrekin, Sagar Uztan, Astigarragan ospatzen den Sagardo Festan parte hartu dute baita Gasteizko Ardo Azokan, ArdoAraban ere. Aste Santuan jarduera hauek Euskadi Gastronomikak Basque Fest-en, Euskal Kulturaren Jaialdian izango duen stand-ean eskainiko dira, martxoaren 24ean, 25ean eta 26an.

Euskadiko kultur gastronomikoa ezagutzeko gune egokiak izanik, Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoa, Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio Itsaso), Gaztaren Interpretazio zentroa (Idiazabal), Ordiziako D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroa, Tolosako Gorrotxategi Konfiteria zentroa bildu dira kultur zein gastronomi egitasmo ezberdinetan lan eginez, euskaldunak hobekien identifikatzen dituen eta gure lurrak eskaintzen dizkigun ohiko gastronomi produktu hauek gordetzen duten esentzia eta euskal ohiturak bisitariei igortzeko asmoz. Enogastronomia museo eta gune ezberdinen arteko lankidetzaren ondorioz, orain arte ondorengo esperientzia turistikoak sortu dira: Sagardo eta Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, Pasaporte Gastronomikoa, Euskadiko Ibilbide Gastronomikoa. Gaur egun eskaintzen diren esperientzia hauez gain, sare honen bitartez, museo gune hauetako bisitekin batera, bisitariak gastronomi proposamen berriaz gozatzeko aukera izango du, ardo edo txakolin upategietara, gaztandegietara bisitak, bazkari edo afariak sagardotegietan, gastronomi esperientziak merkatuetan, dastaketak, Idiazabal gazta, sagardoa, ardoa, txokolatea egitea eta abar. Euskal geografiaren aniztasuna gastronomi ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera eskaintzen dituzten esperientziak eta bisitak. Sareak martxan ipini dituen egitasmoen artean, aipatzekoa da Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareko foiletoa. Bertan, museo bakoitzaren informazioa azaltzen da, baita eskaintzen dituzten esperientzia turistikoak ere. Euskadiko mapa bat ere azaltzen da museo bakoitzaren kokapena, beraien arteko distantzia zehaztuz,distantzia luzeena bi ordukoa izanik. Museo bakoitzean sareari buruzko informazio totem-a dago eta bisitariek bertako QR kodearen bitartez, museoen bisita birtualak ikus ditzazkete. Bisita birtual hauek museo ezberdinen web guneetan ere badaude. Elkarren artean burututako ekintzei dagokionez, museoak gazta eta konfiteri tailerrekin, Sagar Uztan, Astigarragan ospatzen den Sagardo Festan parte hartu dute baita Gasteizko Ardo Azokan, ArdoAraban ere. Aste Santuan jarduera hauek Euskadi Gastronomikak Basque Fest-en, Euskal Kulturaren Jaialdian izango duen stand-ean eskainiko dira, martxoaren 24ean, 25ean eta 26an.  

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarearen eskaintza Fitur-en

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarearen aurkezpena Fitur-en