"Etorkizuneko herri txikiak" Nazioarteko Kongresua

2016/11/14
Komunitate bizitza, kultura eta landa garapena etziko herri txikietan izango da solasgaia, Eusko Ikaskuntzak eta ZerainLabek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, bultzatutako nazioarteko kongresuan, azaroak 17an, 18an eta 19an Zerainen.

Kongresu honetan landa eremuko herri txikien garapenaz, ezaugarriz bereziez eta etorkizunaz hausnartuko da. Herri txikien komunitate harremanak, ingurunearekiko harreman jasangarriak eta ekonomia garapenerako eredu berritzaileak aztertuko dira.

Kongresuak Europako eredu erreferenteak nahiz Euskal Herri mailako esperientzia anitzak jasoko ditu, ahalik eta kopuru zabalenean.

Egungo munduan, globalizazio bortitzean murgildurik eta biztanleriaren gehiengoa hirietan kokatzen delarik, zein leku dute Euskal Herrietako, herri eta udalerri txikiek? Zein erronka, arazo eta aukera ditugu aurrera egiteko? Eta zer-nola erantzun beharko genieke? Zer ekartzen diote herri txikiek gizarteari? Zer eskatzen diote herri txikiek gizarteari? Hiriek baldintzatzen al dituzte herri txikiak?

Egitaraua

Osteguna 2016.11.17
18:30 - 20:00 

Agintarien mahai-ingurua

  • Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea)
  • Ainhoa Aizpuru (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Diputatua)
  • Isabel Elizalde (Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria)
  • Mixel Etchebest (Xiberoa Herri Alkargoaren Lehendakariordea)


Ostirala 2016.11.18
8:30 - 9:00 

Harrera
9:00 - 9:15 

Irekiera ekitaldia

  • Loli González (ZerainLabeko Lehendakaria)
  • Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria)
  • Markel Olano (Gipuzkoako Diputatu Nagusia)

Komunitate bizitza XXI. mendean: sustraiak eta etorkizuneko erronkak
9:15 - 10:45 

Hitzaldiak eta Eztabaida

  • Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea). Ortzimugen koloreez galdera batzuk, herri txikiei zeharka begira (eu)
  • Enrique Ayerbe (Elkarbizi elkartea). Subsidiaritate printzipioa eta auzolanaren kultura Euskal Herrian (eu)
  • Joseba Azkarraga Etxagibel (Euskal Herriko Unibertsitatea). Garapena, komunitatea eta ekologia (eu)

Moderatzailea: Elixabete Garmendia

10:45 - 11:15 

Atsedenaldia - Kafea

Landa garapenaren erronkak
11:15 - 12:45 

Hitzaldiak eta Eztabaida

  • Gaizka Aranguren (Kazetaria eta Labrit Ondarea Zuzendaria). Ondare Materiagabearen kudeaketa, imaginario kolektiboen osasuna eta garapen lokala (eu)
  • Mixel Berhokorigoin (Euskal Herriko Laborantza Ganbara). Zein leku dute herri txikiek? (eu)
  • Miren Urkixo (Euskal Herriko Unibertsitatea). Movilidad rural, género y desarrollo (es)
  • Jaime Izquierdo Vallina (Escritor y coordinador del Consejo Asesor de la Asociación Española de Municipios de Montaña). Volver a la aldea sin retroceder: producción, organización y mercados para la aldea del s. XXI (es)

Moderatzailea: Jakoba Errekondo

12:45 - 14:00 

Europako kasuak​

  • Deirdre O’Connor (UCD School of Agriculture and Food Science). Social Farming in a Rural Development Context: Challenges and Opportunities (en) 
  • Tobias Schulz (Swiss Federal Institute for Forest, Snow and Landascape Research) (en)

Moderatzailea: Margaret Bullen

14:00 - 15:30 

Bazkaria​

Esperientzi alderatuak: Euskal Herri osoko praxi-esperientziak ​
15:30 - 18:00 

Hitzaldiak

  • ​Abaltzisketa (Gipuzkoa) 

Iñaki GOROSTIDI (Logikaline enpresako gerentea) (eu)

  • Aia (Gipuzkoa) 

Igor ITURAIN(Urola Kosta Udal Elkarteko Lehendakaria eta Aiako Alkate ohia (2003-2015) (eu)

  • Aniz (Nafarroa) 

Aitor AZKARATE (eu)

  • Añana (Araba) 

Alberto ERKIAGA AGIRRE (Gatz Harana Fundazioko Zuzendaria) (eu)

  • Arroniz (Nafarroa)

Ruben OSÉS (es)

  • Atxondo (Bizkaia)

David COBOS SARRAOA (Alkatea) (eu)

  • Banka (Baxe Nafarroa)

Michel OZAFRAIN (Bankako auzapeza) (eu)

  • Beizama (Gipuzkoa) 

Jon ARRUTI (eu)

  • Leartiker (Bizkaia)

Malen SARASUA (Leartikerreko ikerlaria) (eu)

  • Villanueva de Santo Adriano (Asturias)

Jesús FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ (La Ponte – Ecomuseú) (es)

  • Yesa-Esa (Nafarroa) 

Fernando TRÉBOL (Arangoiti-Esan Kultur Elkarteko Idazkaria) (eu)

  • Zerain (Gipuzkoa) 

Aitzol TELLERIA (ZerainLab, herri txikien biziraupenerako esperimentazio gunea) (eu)

Moderatzailea: Ibon Gaztañazpi

18:00 - 19:30 

Eztabaida​

Larunbata 2016.11.19
9:00 - 9:15 

Harrera

Etorkizuna Irudikatuz: Zer etorkizun nahi dugu? Zer egin horruntz joateko?
9:15 - 9:30 

Saioaren aurkezpena​
9:30 - 11:30 

Taldekako lana
11:30 - 12:00 

Atsedenaldia-Kafea
12:00 - 13:00 

Taldekako lana
13:00 - 13:30 

Sintesia
13:30 - 14:00 

Itxiera

Festa egitaraua

Ostirala 2016.11.18
19:30tatik aurrera

Pintxo potea trikitilariek eta Goierriko bertsolari gazteek lagunduta. Bertsotan: Maialen Akizu, Eneko Araiztegi eta Aratz Igartzabal


Larunbata 2016.11.19
14:00 – 17:00 

Herri Bazkaria
17:00 – 18:00 

Bertso saioa: Iñaki Murua eta Sustrai Colina
18:00tatik aurrera

Goierriko hainbat herri txikiren arteko herri kirol desafioa. Ondoren erromeria Dantzadi taldearekin. 

Kongresoari buruzko informazio gehiago. 

"Etorkizuneko herri txikiak" Nazioarteko Kongresua

Zerain