Estibaliz Urresolak "20.000 especies de abejas" filma aurkeztuko du Igartubeitin
Datorren azaroaren 9an, Igartubeiti Baserri Museoak, Zinemateka proiektuaren barruan, Zinema eta landa Eremuko Emakumeen Zikloa hartuko du 16:00etan. Zine-erakusketa ibiltaria da, eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan.
Igartubeiti Baserri Museoak, Zinemateka ekimenaren baitan, "20.000 especies de abejas" filmaren proiekzioa eskainiko du, landa-eremutik eta landa-eremurantz doazen begiradak partekatzea bilatzen duen espazioa da honakoa, bertako gizartea eta errealitatea benetan islatzen duten ekoizpenei beren lekua eskainiz.
Filma Estibaliz Urresola zuzendariak aurkeztuko du eta ondoren solasaldia izango da 18:15etan.
Ekimen honen helburua landa-ingurunean bizi diren emakumeek egiten duten lana ikusaraztea da. Era berean, hiriko biztanleak ingurune horren bizimodu errealera hurbildu nahi ditu, emakumeen eginkizun egituratzailea, soziala eta ekonomikoa nabarmenduz eta herri eta hirietako biztanleen arteko ulermena eta konplizitatea bultzatuz.
Landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko integrazioaren bilaketaren erakusgarri, zikloak aurrez aurreko proiekzioak (hiri handietan zein herri txikietan) eta doako streaming bidezko proiekzioak konbinatzen ditu.
"20.000 especies de abejas" Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako 2023ko espainiar film dramatikoa da, eta Sofia Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano ditu protagonista.
Sinopsia
Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat gainerakoen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua ezagutzen ez izen horretan ez besteen begiradan. Bere ama Ane (Patricia López Arnaiz) krisi profesional eta sentimentalean murgilduta dago, eta oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama (Itziar Lazkano) eta Lourdes izeba (Ane Gabarain), erleen hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin lotura estua duena. Uda honek bizitza aldatuko die, eta hiru belaunalditako emakume hauek zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu.
Sariak
2023: Berlingo Jaialdia: Zilarrezko Hartza - Protag interpretaziorik onena. (Sofia Otero)
2023: Goya Sariak: Gidoi, zuzendari berri eta emakumezko aktore onena (Gabarain)
2023: Zinema Europarraren Sariak (EFA). 2 izendapen
2023: Feroz Sariak: Film dramatiko eta aktore onena (Arnaiz)
2023: Malagako Zinemaldia: Urrezko Biznaga film onena, antzeztaldeko emakumezko aktore onena
Filmaz gozatzeko aurrez izena eman beharra dago: online, igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.