"Esa enfermedad tan negra" Jose Antonio Azpiazuren argitalpen berria
Jose Antonio Azpiazu historialariak eta antropologoak , Antzinaroan, Europa osoan, gaixotasun beltz honek ekarri zuen hondamena aztertzen du Esa enfermedad tan negra. La peste que asoló Euskal Herria (1597-1600) argitalpenean.
Artxiboetan aurkitutako testigantza eta dokumentuak baita gaitz honek herritarrengan izan zituen ondorio latzak ere aztertu ditu. Dokumentu horiek izurriteak erangindako sufrimenduaren isla dira. Iñork ez omen zekien gaitzari nola aurre egin, sendagairik ere ez zuten eta gehien sufritzen zutenak emakumeak omen ziren.
Izurritea itsasotik heldu zen, Kantabriatik Lekeitiora eta Donostia eta Pasaiatik, barrualdera.
Itsasontzietako merkantzietan arratoiak zeuden eta hauetan arkakusoak, arropan ezkutatuta zabalduz.
Izurritea heriotza kolektibo bihurtu zen. Donostian 600 pertsona inguru hil ziren, Pasaian, ia 400. Oñatin gogor jo zuen gaixotasunak, 1.300 hildako baino gehiago izan ziren. Oñatiarrek, Jainkoaren zigorra zela uste zuten.
Herrien arteko mugak ere itxi egin zituzten. Izurritearen ondorioz, gosetea ere hasi zen.
Ttarttalo argitaletxeak argitaratu du liburu hau eta Elkar-en eros dezakezue.