Errota eguna Ataunen
Goizez Barandiaran Museoaren inguruan burutuko dira ekintza guztiak.
10.30etan San Martin auzotik abiatuta 3 km inguruko ibilaldi gidatua egingo da museoraino. Museoan bertan ateak zabalik izango dira ohiko ordutegian eta horretaz gain antigoaleko errotara eta zerrategira bisita gidatuak egiteko aukera izango da. Guzti hau borobilduz, XVIII.mendeko labean egindako ogi opilak txistorrarekin dastatzeko aukera izango da, hala nola hauen elaborazio prozesua ezagutu ere.
Arratsaldez Lizarrustiko Parketxean aukera paregabea eskainiko da bisitariei: Historiaurreko tekniken erakustaldia izango da arratsaldeko lauretan, eta honi jarraituko dio hauek frogatzeko tailerra, non bisitariak berak aukera izango duen ikusitakoa praktikan jartzeko.
Goizeko ekintzetarako prezio bakarra ezarriko da: euro 1 (honen barne sartzen da ogi opila, museora sarrera, ibilaldia eta errotatxora bisita) eta arratsaldeko arkeologia erakustaldirako bi prezio aukeran: aurrez Barandiaran Museoan erosten duenarentzat 2,50 euro eta arratsaldean bertan Lizarrustin hartzen duenarentzat 3,50 euro.
Beraz, egun paregabea pasatzeko aukera Aralarko Parke Naturaleko parketxean.