Eraikin zaharretan dauden kultur ekipamenduen eko-eraginkortasuna hobetu jardunaldi teknikoa
Jardunaldi hau Patrim+ proiektuaren baitan antolatu da.
PATRIM museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko sare bat da.
Sarearen helburua Pirinioetako natura- eta kultura-ondarea nabarmentzea da, mugaz bi aldeetara, garapen jasangarriko ikuspegi bateratuak baliatuz.
Goizeko saioan, eraikin zaharren funtzionamendua ulertuko dugu, ekomaterialak ere ezagutzeko aukera izango dugu eta eraikinaren autodiagnostikoa nola burutu ikasiko dugu. Bazkal ondoren, berriz, ur eta argi aurreztea, hondakinen kudeaketa bezalako gaiak aztertuko dira.
Jardunaldia berez Seix-eko gazteluan (Ariège) egitekoa zen. Baina osasun egoera dela eta online bidez egingo da. Jardunaldia goizeko 9:30tan hasi eta arratsaldeko 16:30tan amaituko da. 12:30tatik 14:00tara bazkaltzeko atsedenaldia izango da.
Izen ematea dohain da eta edonork eman dezake izena, honako helbide honetara idatzita:
culture.patrimoine@couserans-pyrenees.fr
Frantzesetik gaztelerarako itzulpen zerbitzua eskainiko da.