Entzumen irisgarritasuna hobetzeko neurri berriak

2021/08/02
Igartubeiti Baserri Museotik irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko hartu dugun konpromisoan, etengabe lan egiten dugu pertsona guztiei sarbidea eta parte-hartze kulturala errazteko

Gure irisgarritasun-planari jarraituz, begizta magnetiko bat ipini dugu harrera-mahaian, audifonoaren edo koklea-inplantearen erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.
Gainera, abuztu honetatik aurrera, behar duten erabiltzaileen eskura jartzen dugu banakako erabilera duten begizta magnetikoen mailegua, bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko.

Museoko harreran irisgarritasun-kit berri bat ere badago, ikusteko edo motrizitate fineko zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa eta idazketa errazteko hainbat laguntza tekniko biltzen dituena.

Gainera, museoko edukietara sartzeko hainbat modu eskaintzeko asmoz, baserrian dauden audioen eduki transkribatuak jarri ditugu bisitarien eskura, QRren bidez. Testuak Interpretazio Zentroko harreran eska daitezke eta/edo web orrian deskargatu.

Igartubeitiko Irisgarritasun Planak neurrien ezarpen progresiboa barne hartzen du eta web orri honetan kontsulta daiteke.