Emakumeen eguna ospatu dugu Igartubeitin

2016/03/16
Helduei eta haurrei zuzendutako Hazien inguruko tailerrekin eman zaio hasiera "Emakumeak Landa ingurunean IV. Jardunaldia"ri. Bazkaldu eta gero, "Amama" filma ikusteko aukera izan da, Asier Altuna zuzendaria bertan izan da ondorengo solasaldian. Haurrek bitartean, gailetak egin dituzte.

Igartubeiti hazien tailerra

 

 

 

 

 

 

Jaime Ortiz de Urbina biologoak, ingurumen teknikariak eta Euskal Herriko Hazien Sareko lehendakariak hazien inguruko gaur egungo egoera azaldu du lehendabizi eta ondoren, hazi moeta ezberdinak nola landatu behar ditugun azaldu du. 

Bitartean, haurrek hazi moeta ezberdinak ezagutu ondoren, haziekin beraien arte sorkuntza sortu dute.

Igartubeiti haurrentzako hazien tailerra

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bazkarian ere giro bikaina izan da eta 16:30etan Amama filma eskaini dugu, haurrek, berriz, gailetak egin dituzte. Amama filma ikustera hurbildutako ikusle asko erabat hunkituta azaldu dira, zenbaitzu baserrian bizi izan dira, beste batzuk oraindik baserrian bizi dira eta oso gertukoa iruditu zaie filma eder honetan adierazten dena. Jardunaldia amaitzeko Asier Altuna bertan izan da filmaren inguruko bitxikeriak kontatzen, zergaitik erabaki zuen baserriaren gaia, gidoiaren nondik norakoak, grabaketak non burutu zituzten eta abar. 

Igartubeiti bazkaria emakumeen eguna


 

 

 

 

Jardunaldiaren laburpena

Argazki gehiago Flickr-en ikusi. 

Emakumeen eguna ospatu dugu Igartubeitin

Asier Altuna Amama filmaren solasaldian