Emakumeen arteko topaketa, Lurraldeak [Territorias] erakusketa dela eta
Igartubeiti Baserri Museoak, Urola Garaiko Emakumeen etxearekin lankidetzan, Lurraldeak [Territorias] erakusketa dela eta, emakumeen arteko topaketa antolatu zuen ostiralean, otsailak 14an.
Bertan bildutako emakumeei Igartubeitiko PATRIM+ egonaldi artistikoa eta bere emaitza, Lurraldeak [Territorias] erakusketa aurkeztu genien.
Ondoren, Natheim (Nathalia Heim) artista bisualak elkarrizketatutako eta erretratatu zituen bi emakumek hartu zuten hitza, egitasmo honetan bizi izandako esperientziak eta sentipenak adieraziz.
Nathalia Heimen ahotsa entzuteko aukera ere izan genuen, besteak beste, Lurraldeak [Territorias] erakusketa Urola Garaiko Emakumeen Etxean ikusgai egoteak ematen dion poza azalduz.
Azkenik, martxoak 31era ikusgai izango den erakusketako erretratuak ikusiz eta iritziak elkarri adieraziz amaitu zen aurkezpen-topaketa.
Informazio gehiago: www.igartubeitibaserria.eus/eu/jarduerak/egitasmoak/patrim