Emakumeak landa ingurunean IV. Jardunaldia

2016/03/01
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Igartubeitin, martxoak 13an.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta ospatzen den jardunaldi hau emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskaintzen zaio, landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzietara gerturatuz eta garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona adieraziz. 

Programa:

  • 12:30-12:45 // Bertako hazi barietatearen garrantzia aurkezpena
  • 12:45-14:15 // Haziak helduentzako tailer praktikoa

Jaime Ortiz de Urbina biologoak, ingurumen teknikariak eta Euskal Herriko Hazien Sareko lehendakariak eskainiak. 

  • 12:45-14:15 // Haziak umeentzako tailerra
  • 14:30 // Bazkaria

Helduentzako menua: 5,00 €
Umeentzako menua: 3,00 €

  • 16:30 // Amama filmaren emanaldia

Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.
Ondoren, filmaren inguruko solasaldia izango da.

Izena emateko azken eguna: martxoak 10
Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.

Aurreko edizioei buruzko informazioa. 

Emakumeak landa ingurunean IV. Jardunaldia

Emakumeak landa ingurunean IV. Jardunaldia Igartubeitin