Elkarrizketa Amelia Jauregiri Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko
2025/03/07
Martxoak 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguaren harira eta Baserritik egitasmoaren barnean, Amelia Jauregi artzaina eta gaztagilea elkarrizketatu dugu.
Gabiriako Baztarrika baserriko gaztagileen hirugarren belaunaldikoa, Amelia Jauregi (Gabiria, 1949), bere lehen urteetako nondik norakoez eta orain arteko denboran inguruan antzeman dituen aldaketa, hobekuntza eta erronketaz aritu zaigu.
Bere ibilbide luzean emakume artzainen ofizioa aldarrikatu izan du une oro, euren lan baldintzengatik borrokatuz eta parekidetasuna bilatuz. Erretiroa hartu arren, oraindik ere gizartearentzat lanean diardu.