Elikadura, gastronomia eta iraunkortasuna

2013/02/08 Elikadura
Oraingo honetan, duela gutxi irakurri ditudan bi artikulu interesgarrietan argitaratutako informazioa dakarkizuet, elikadura, sukaldaritza eta iraunkortasunaren inguruan.

Urtarrilean Madrid Fusion gastronomiaren inguruko nazioarteko gailurra ospatu zen eta bertan sukaldariek gero eta gehiago baratzeko elikagaien alde egiten dutela argi geratu da.

Kinoa da berezko aminoazido, oligoelementu eta bitamina guztiak dituen landare bakarra eta glutenik ez du glutenik. ONU-k 2013 urtea Chenopodium quinoa-ren urtea izendatu du. Andeetan 5.000 urte daramate energia-ahalmen izugarria duen ustezko zereal hau jaten. Sukaldariek platerak prestatzen dituzte Andeetako ale hauekin. 

Suitzar sukaldari batek 30 zuhaitz ezberdinekin eta hauen hosto eta fruituekin lan egiten du. Madrideko gailurrean aurkeztu zuen agerraldian motozerrarekin egurraren xehetasunak erakutsi zituen. Ondorengo bideoan ikus daiteke nola lan egiten duen sukaldari honek.

 

Iraunkortasunarekin eta sukaldaritzarekin jarraituz, Basque Culinary Center-ek eta Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioak "ConSuma Naturalidad" izeneko egitasmoa jarri dute martxan, espezien iraupenerako bertako produktuak kontsumitzeak duen garrantzia hedatzeko asmoz. Helburua bertako abelazkuntza eta nekazaritza elikagaiak janez biodibertsitatearen desagerpena ekiditzeko aukeraz kontzientziatzea da. Euskal Herriko elikagaien artean, ardi latxa edo Gernikako piperrak aipatu daitezke besteak beste.