Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan

2022/12/02
EHUk Arteria proiektuaren baitan burututako ikerketan parte hartu du Igartubeiti Baserri Museoak

Igartubeiti Baserri Museoak "Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan", EHUk Arteria proiektuaren baitan burututako ikerketan parte hartu du. 

2021eko azaroan txango inklusiboa antolatu genuen, bizitako esperientziaren pertzepzioak eta sentsazioak jasoz, telefono mugikor batekin egindako argazki-erregistro baten bidez. 

Txango inklusiboa Igartubeitin

Ikerketa Goierrin egin da. Joxe Jimenez, Asier Huegun eta Eider Ganboa EHUko irakasleek egin dute, Dar-dar gizarte ekimenezko kooperatibak bultzatuta. Egoera zaurgarrian dauden pertsonek, kultur teknikariek eta artistek parte hartu dute.

Ikerketan, Zumitegi, Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, K6 Gestion Cultura, Zazpi Arte, Caritas, Goienetxe Fundazioa, Begisare eta Zabalduz kooperatibak parte hartu dute. Gainera, Beasain, Lazkao, Legorreta, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Urretxu, Zaldibia eta Zumarragako udalen laguntza izan dute.

Ikerketaren ondorioetako batzu: 

  • Pertsona zaurgarriak zinera eta antzerkira joaten dira batez ere (gainontzeko kultur ekitaldietara baino gehiago)
  • Aisialdiko espazio erabilienak kafetegiak eta parkeak dira
  • sortzaileak eta teknikariak inklusioa aintzat hartzen saiatzen dira. Baina zailtasunak dituzte nahi hori praktikara eramateko: nola egokitu espazioa, nola helarazi informazioa…. Espazioa denontzat egokitzea eta informazioa denoi helaraztea funtsezkoa da.
  • Pertsona zaurgarriek pertsonen arteko harremanari garrantzi handia ematen diote: teknikariek eta dinamizatzaileek harrera ona egitea, gertutasuna erakustea…
  • Sortzaileek eta teknikariek prestakuntza behar dutela onartu dute.

Ikerlariek sei proposamen egin dituzte:

  • Kultura parte hartzaile inklusiborako diseinua egitea
  • Sortzaile eta teknikarien prestakuntza sustatzea
  • Ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren printzipioak txertatzea
  • Kultura espazio partekatuak sortzea
  • Proiektu berritzaileak garatzea eragileen arteko kooperazioan oinarrituz.