Debagoienako X. Jardunaldi gastronomikoak

2012/03/09 Jardunaldia
Menu bereziak, bisita gidatuak, azokak eta dastaketak antolatu dituzte apirilaren 15era bitartan.

Debagoienako Turismo Agentziak, X. Jardunaldi gastronomikoak antolatu ditu, proposamen ugari eta interesgarriak aukeran ipiniz.

Bergarako Larrañaga, Mujika eta Reizabal gozogile artisauek egindako San Blas opilaren dastaketa izango da martxoak 10ean, larunbatean, Bergarako Xabier Munibe plazan. 

Debagoienako herrietan dauden asteko eta hileko azokak, feriak eta azoka bereziak ere balioan ipini nahi dituzte. Aipatzekoa da, lehen aldiz, Debagoieneko artzainen lehen azoka antolatu dutela, ondorengo gazta ekoizleen partaidetzarekin: Aldai, Azkarreta, Etxezuri, Gomiztegi, Mendibitzu, Pikunieta, Urtiagain, Arrasateko Sebero Altube plazan, martxoak 17an.

Eskualdeko produktuak eta garaikoak oinarri moduan hartuta bertako 9 jatetxek menu desberdinak proposatzen dituzte, hainbat produkturen ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera eskainiz.

Debagoiena ezagutzera emateko asmoz, bisita gidatuak antolatzen dituzte bertako ondare baliabideetara: Elgetako Intxorta ibilbide tematikora, Leintz-Gatzagako Gatz museora eta Jakionera, Arrikutz kobetara, Arantzazuko Santutegira eta Arantzazuko Parketxera.

Ekoizpen prozesuak ezagutzera emateko asmoz, oso bisita interesgarriak izango dira:

  • Antzuolako Lapatza baserri ekologikora bisita, martxoak 12an, goizeko 10:00etan. Prezioa: 6 euro.
  • Aretxabaletako Mendibitzu baserrira bisita. Bertan okela ekologikoa ekoizten dute. Martxoak 24ean 11:00etan, dohainik.
  • Arantzazuko Gomiztegi baserriaren bisita, artzantzaren historia eta esnekien dastaketa, martxoak 10, 18, 25 eta apirilak 7, 8, 14, goizeko 11:00etan, prezioa: 7 euro.

 

Informazio gehiago

 

 

Debagoienako Jardunaldi gastronomikoak