"Dastatu Igartubeiti museoa" ekimena Museoen Nazioarteko Eguna online ospatzeko
Igartubeiti Baserri Museoak bat egingo du ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin, 2020ko maiatzaren 18an, aurtengo leloa “Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta berdintasuna” da. Igartubeitik, “¡Saborea el Museo!-Dastatu Museoa!” online ekimenaren bitartez bere bilduma eskuragarri jarriko du kultur aniztasun gastronomikoa eta ondarea lotuz.
Igartubeiti baserrian lokarrien museoa esploratzen dugu denboratik eta espaziotik harantz. Museoaren bilduman arakatzen dugu “Astoa”, artoa lantzeko, zehazki aletzeko erabiltzen zen pieza ezagutzera emanez. Elikagai honek iraultza ekarri zuen ez bakarrik garaiko dietan eta bizitzan. Gaur egun arto irinak egungo sukaldaritzan bidea egin du. Produktu honen bitartez, museotik oso hurbil dagoen Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldariarekin, Josu Landarekin solasten dugu bideoan. Horrela bildumatik aukeratutako piezen bitartez, iraganeko eta egungo jakintzak uztartzen ditugu.
Solasaldi horiek museoen nazioarteko egunean estreinatuko dira, maiatzaren 18an, museoko webgunean, eta lehiaketa bat irekiko da publikoarekin. Errezeta berbera beraiek prestatzeko eta beraien proposamenak bideoen, argazkien, audioen, sorkuntzen, irudien...bitartez bidaliz. Parte hartzaile guztien artean zozketa bat burutuko da eta bi sari izango dira, bata, Argindegi Ostaturako balea eta bestea, Bertatik Bertarako produktuen saskia. Errezeta proposamenak bidaltzeko epea Maitzak 31ean bukatuko da ¡Dastatu Igartubeiti baserri museoa!
Gipuzkoako Foru Aldundiko hiru museoek, Euskal Itsas Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak, ondarearen eta gaurkotasunaren artean, ildo nagusi gisa gastronomia, kulturen arragoa, oinordetutako memoriak eta munduko ohiturak, aukeratu dute. Helburua museoetako bildumak beste ikuspuntu batzuetatik eskuragarri jartzea da, gastronomiak adierazten duen kultur aniztasunaren bidez museoetako ondarearen zati bat esploratzea, museoa dastatzera eta beste ahots batzuek kontatutako beste ondare batzuk erakustera gonbidatzea da. Azken finean, gure kultur gastronomikoa osatzen duten osagai asko urrunetik etorri dira eta kultur aniztasunaren emaitza dira eta museoek kulturen arteko elkargunea izan nahi dute.
Gainera, museoek beraiengandik hurbil dauden eta baldintza konplexuak bizi dituzten eragile horiekin bateratzea nahi izan dute lankidetza horrekin, egoera zail honetan lotura horiek indartzearen garrantzia erakusteko.
Museoen Nazioarteko Egunaren helburua museoek kultur hartu-emanerako, kulturak aberasteko, elkar ulertzeko, elkarlanean aritzeko eta herrien arteko bakea garatzeko duten garrantziaz kontzientziatzea da. Maiatzaren 18an edo egun horren inguruan 40 urte baino gehiagoz antolaturik, aurten, kobid 19ren eraginez, bi fasetan egingo da: bata, maiatzaren 18an, formatu digitalean, eta bigarrena, azaroaren 14tik 16ra, in situ jarduerak eginez.