Calçotada
Euskal Herrian txotx garaia izaten dugun aldi berean, Katalunian calçotada garaia izaten da.
Calçot-a tipularen barietate bat da, Kataluniako ohiko plater gastronomikoa, neguaren amaieran jaten dena romesko saltsarekin.
Valls-eko calçot-a jatorri izendapenaren bitartez babestua dago.
Calçot-ak erre egiten dira eta ondoren egunkarietan bildu barrutik egin daitezen.
Lagun katalan batzuei esker calçotada-z gozatzeko aukera izan dut.
Calçot-ak jateko momentuan nola egin behar den erakutsi ziguten, ondoko argazkian ikus daitekeen bezala.
Eta azkenik, romescu saltsan sartu eta ahora, oso goxoak zeuden eta oso dibertigarria izan zen.
Kataluniara joateko aukerarik ez baduzue, Donostian Via Fora jatetxe eta gunean calçota-k dastatu ditzazkezue, baita Martutene auzoan dagoen Ali Oli jatetxean ere.
Ondoko bideoan Via Fora jatetxeko calçotada.
Oso gomendagarria, on egin!!!!