Buztinezko artelanak eta karikaturak

2024/06/13
Udalekuko taldeentzat Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak antolatutako tailerrak

Udalekuko taldeak antolatzen dituzue? Hemen gure aurtengo proposamena zuentzat!

Uda honetan….etorri Igartubeiti eta Zumalakarregi museoetara!

Sormena erabiliz artelanak sortuko ditugu.

Buztina eta karikaturak izango dira protagonistak.

Gozatu natura eta kulturaz era dibertigarri batean!

Igartubeiti Baserri Museoa arakatuko dugu buztina ze piezetan erabiltzen zen ikusteko, ondoren, ingurunean aurkitutako natur elementuak bilduko ditugu eta tailerrean buztina eta naturan aurkitutako elementuekin gure artelana sortuko dugu.

Zumalakarregi Museoan dauden Cesar Orozen karikaturak oinarritzat hartuta norberak bere karikatura marraztuko du. Erakusketan zehar aurkituko dituzten pertsonaien karikatura egiteko aukera izango dute gaztetxoek.

Bi museoak bisitatu eta tailerra egiteko prezioa 5€-koa da haur bakoitzeko.

Museo bat bakarrik bisitatzeko aukera era badago eta museo bakoitzak bestelako jarduerak antolatzen ditu ere.

Zuen taldeen ordutegi eta beharretara moldatzen gara, jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko.