Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean
2020/04/22
Igartubeiti Baserri Museoak astero partekatuko ditu bere webgunean baserritarrei eta sektoreko bitartekariei egindako elkarrizketak, podcastak eta COVID19ren aurreko testigantzak
Zaindu dezagun lurra!
2020/04/22
Gaur, apirilak 22 Lurraren Eguna ospatzen da. Lurra zaintzea guztion betebeharra da, eguneroko keinu txikiekin lortu dezakegu
Igartubeitiko familiak sarean
2020/04/14
Igartubeiti Baserri Museoko familiak sarean. Familian dibertitu eta entretenitzeko jarduera.
Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean
2020/04/08
Egoera berezi honen aurrean Euskal Herriko bazter ezberdinetako baserritarrak irtenbide eta ekimen ezberdinak bilatzen ari dira beraien lanak aurrera atera eta herritarrei bertako elikagaiak eskaintzen jarraitzeko. Horregatik, Igartubeiti Baserri Museotik baserritarren lanari aitortza egin nahi diogu, aldiro aldiro gure webgunean beraien ekimenen berri emanez.
“Apirila on ikusi nahi duenak 100 urtez behar du bizi"
2020/04/01
Apirileko egunak, udaberri giroan murgilduko gaituzte. Bai baina, inguruko baserritarrei begiratuz gero, oraindik begiak zerura so dituztela ohartuko gara, apiril hasierako egunak, euritsuak izaten direla aipatzen baitute baserritarrek. Izan ere hasierako egun hauek “zozomikote” egunak bezala ezagutu izan dira Euskal Herriko baserri eta bazterretan, edota baita “Artzai egunak” bezala ere. Martxoaren amaierako 2 egun eta erdi eta apiril hasierako beste 2 egun eta erdi lirateke zozomikote egunak, hau da zozoak bikoteka kabiak egiten hasten diren garaia.