Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea martxoan
2018/02/27
Honela dio esaera zaharrak: “martxoaren erdin, gau eta egin berdin”. Zer esan nahi du? Bada, udaberriko ekinozioa hastear dagoela, inguruneko landarediaren izerdia aktibatzen hasiko dela.
Igartubeiti Baserria eta Handia
2018/02/08
Handia Filmea arrakasta izugarria izaten ari da. Horren adibide dira esaterako Goya sariak, egindako lanaren aitorpena. Igartubeiti Baserri Museotik ere gure zorion eta eskerrona adierazi nahi diogu lan talde guztiari. ZORIONAK HANDIA!
Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea otsailean
2018/02/01
Jada esan liteke badatorrela udaberria, hilabete eskas geratzen da egutegiaren arabera, baina bai naturako izaki bizidun eta beste elementuek eta baita giza ospakizun eta sinesmen ezberdinek, lurrari lozorrotik esnatzen hasteko ordua duela adierazi diote. Landareen lehen izerdiak mugitzen hasi dira, “pizkundea” hasi da. Hortik datozkigu baita ere otsaileko zenbait erritu edota sona zabala duten euskal inauteriak eta beste zenbait ospakizun ere (aldaketa, trantsizioaren adierazle…).
Udaberria badator bai, baina ez gaitezen aurreratu, izan ere honela dio esaera zaharrak: “Otsailtxo munduan, aldiz eguzkitan aldiz sutondoan” dio esaerak. Otsaila hotzetik edo epeletik doan, horrek markatuko dizkigu baratzeko eta inguruko lanen erritmoak. Izan ere, honek lanak azkartu edo atzeratu egingo dizkigu eta. Oraingoan ere inguruneak aginduko digu, beraz patxadaz hartu...