Barrikotea eta bertso saioa
2016/02/23
Igartubeiti Baserri Museoan urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtua dastatzeko ordua iritsi da. Martxoak 5ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, sagardoa eta bertsoak uztarturik.
"BASERRIAK BARRE EGITEN DUENEAN", Patxi Zubizarretaren kontakizunak jaso du Areago. Istorioak belarrietara II. Euskarazko Kontakizun Laburren Lehiaketako 1. saria
2016/02/13
2. saria, "KUPELA BETE MUZTIO" kontakizunagatik Gorka Azkaratek jaso du.
Zortzi kontakizun aurkeztu dira Areago. Istorioak belarrietara II. euskarazko kontakizun laburren lehiaketara
2016/02/02
Guztira zortzi kontakizun aurkeztu dira Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara II. euskarazko kontakizun laburren lehiaketara.
Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abian ipini du.