"Esnatu naiz" kabareta Igartubeitin
2020/11/12
Elur Sorkuntza Etxeak Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza Deialdiko proiektu finalista hau, eskainiko du abenduak 5ean, larunbatean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Igartubeiti baserriko dolarean. Jarduera hau doanik da, Mugen Gainetik, Gehitu eta Euskal Lankidetza agentziari esker
Azaroa hazitarako garaia
2020/11/10
Azaroak izen asko ditu: hazilla zemendia, lenabendu.. Baserritarren hilabetea zenbakiekin baino gehiago aroari, urteko sasoiari, egin beharrei edo lan-arloari begiratuz osatu izan da. Gizarte aldaketekin ordea, zenbakiak lehenetsi ziren, gaztelerazko izenek erakusten duten moduan.
Nögen taldearen kontzertu magikoa Igartubeitin Gaztearen eskutik
2020/11/09
Gaztea irratiak 30 urte bete dituela eta, Nögen taldearen kontzertua antolatu du Igartubeiti Baserri Museoan, azaroak 30ean. Hasiera batean, 30 ikusle izatea espero bazen ere, bizi dugun egoeraren ondorioz, ezinezkoa izan zen. Baina streaming bidez jarraitu ahal izan zen eta Eitbn ere emitituko da
"Mendiak mugitu dituzten emakume piriniarrak" jardunaldia
2020/11/06
Datorren ostegunean, azaroak 12, Igartubeiti Baserri Museoak "Mendiak mugitu dituzten emakume piriniarrak" jardunaldian parte hartuko du. Jarduera Online jarraitu ahal izango da. Horretarako aurrez izena eman behar da. Izen ematea dohainik da