Bisitari gehiago 2011ean
2011 urtea berezia izan da Igartubeiti Baserri Museoan, 10 urte betetzen zituelako.
Urteroko jarduerak, urrian ospatzen ditugun Sagardo Astea eta dolareko musika kontzertua baita Baserri Eguna ere, sendotu nahi izan ditugu.
10. urteurrena ospatu asmoz, bi jarduera berezi antolatu genituen:
- Gipuzkoako Foru Aldundiak, 90. hamarkadan erosi zuen Igartubeiti eta alor desberdinetako adituez osatutako taldearekin baserria zaharberritzeari ekin zion.
Ildo horretatik, oso interesgarria iruditu zitzaigun bisitarientzat, aditu horiek baserriaren zaharberritze prozesuan bizi izandakoa, burututako lana azaltzea bertan eskaini ziren bisita gidatu berezi horien bitartez.
Hiru teknikariek, Manu Izagirrek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare teknikariak, Alberto Santana historialariak eta Ramon Ayerza arkitektoak bisita gidatu bereziak eskaini zituzten ekainean. Oso arrakastatsuak izan ziren jendearen interesa piztu zuten eta grabazioak zein edizio lanak amaitu ondoren, youtubeko kanalean daude ikusgai. - Ate irekien jardunaldia, abuztuak 14 eta 15ean.
2011ean izandako bisitari kopuruari dagokionez, 2010ekoekin alderatuz, 1.452 pertsona gehiago etorri dira Igartubeitira, %21 gehiago.
Bisitarien tipologiari dagokionez, emakume gehiago izan dira gizonak baino. Adinaren arabera gehiengoak 30-40 eta 0-10 eta 10-20 bitartekoak. (guraso familiekin, eta eskolakoak).
Euskal herri mailan bisitarien gehiengoa gipuzkoakorrak izan dira (Urola Garaikoak eta Goierrikoak).
Espaini mailan gehiengoak katalanak eta madrildarrak izan dira.
Atzerritarrei dagokionez, EEBB (183) Alemania (81) eta Frantzia (50).
Igartubeiti bisitatzerako garaian, orokorrean aurretik badute museoaren berri, askotan egonak diren famili kide edo lagunen bidez, hau da ahoz aho iritsi zaie informazioa. Beste asko ere, aurretik egonak dira baina errepikatzen dituzte bertan ditugun bisita gidatuak edo ekintzak, Barrikote eta Sagardo astea esaterako.
Bisitariei Igartubeitiren berri nola izan duten galdetzen diogunean, gehiengoak “entzunda” eta Internet bidez erantzuten dute, askok baita “aurretik egonda”.
Ea 2012ko datuak ere baikorrak izaten diren.