Baserritik.com egitasmoa
Baserritar ororen konponbidea izan nahi du baserritik.com proiektuak, saltoki handiekin lehiatu ahal izateko egoera berdinean. Baserritar bakoitzaren elikagaiak elkartuz aukera zabalagoa eskaini asmoz eta horiek saldu ahal izateko tresneriaz hornituz. Hau da, enpresa bakarra bezala jokatuz. Salmenta eskualdeka egitea da oinarrietako bat, garraioa alden neurrian murriztuz.
Internetekin horren ohituta ez dauden bezeroen beharrei erantzuteko, elkarteak denda berri bat ireki du Zarauzko merkatu plazan. Azoka birtualean, berriz, aukera oso zabala dute salgai, barazki freskoak, arrautzak eta esnekiak, gaztak eta hestekiak, harategia, okindegia eta gozotegia, edariak, kontserbak eta gozagarriak, lekak eta fruitu lehorrak.
Bai denda fisikoan zein birtualean, Urola Kosta eta Urola Erdiko baserritar ekoizleen produktuak dituzte salgai.
Zorte on opa dizuegu!