Baserritik: Begirada bat gaurko baserriari, Igartubeiti Baserri Museoko egitasmo berria

2021/03/08
Emakumearen Egunerako antolatutako jarduerekin, Maite Retolazarekin, Oiharte sagardotegi eta nekazaletxearen jabearekin izandako solasaldiarekin eta Amaia Ruiz aktorearen "Emakume sagardogileak ahoz aho" ekimenarekin hasiera emango diogu "Baserritik" proiektuari.

Baserritik egitasmoa Igartubeiti

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur egungo baserri eta landa ingurunean sakontzea helburu duen Baserritik egitasmo berri honi hasiera emango diogu emakumearen egunarekin.
Maite Retolaza, Zeraingo Oiharte sagardotegiko eta nekazaletxeko jabearekin, hain zuzen ere. Emakumeak landa ingurunean duen paperari balioa emanez, baserria bere bizimodu bihurtu duen emakume sagardogilea.
Maitek bere senarrarekin, Haritz Egunerekin darama Oiharte sagardotegia eta nekazaletxea. 2010eko uztan hasi ziren sagardoa ekoizten. Nahiz eta bien familietan egin izan den sagardoa betidanik, beraiek izan dira lehenak sagardoa merkaturatzen. 2002an Oiharte baserri zaharra eraberritu zuten, nekazal etxe bihurtuz. Ondoren, sagardotegia eraiki zuten, sagar esperientzia osoa bizitzeko aukera eskainiz.

 

Solasaldia irakurri (pdf)

Bestalde, Amaia Ruiz aktoreak emakume sagardogileen bizipenak kontatuko ditu Igartubeiti baserrian martxoak 13an.
Emakume sagardogileak ahoz aho jarduerarako beharrezkoa da aurrez izena ematea. Toki mugatuak.
Kontaktoa: igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 51 07 telefonoan.
Izena emateko azken eguna: martxoak 10

Amaia Ruiz Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

Beraz, emakumearen eguna ospatzeko ondorengo programa izango da Igartubeitin:

  • Martxoak 8 // Argitalpen digitala: Maite Retolazarekin solasean
  • Martxoak 13, larunbata, 17:00 // Emakume sagardogileak ahoz aho, ikusleek, emakume sagardogileen bizipenak ezagutuko dituzte Amaia Ruiz aktorearen eskutik.