Baserritarren lanari balio handiagoa emateko lehiaketa
Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea udaletxeetan, etxeetara bidali diren fitxak betez eta entregatuz. Epea uztailaren 30ean amaitzen da.
Baserrietako jarduera honako irizpideen arabera baloratuko dute: esne behiak, larre behiak, ardiak, beste abereak, baratza, fruta arbolak eta basoa. Produkzioa ez da baloratuko, baizik eta honen ondorioak ingurunea zaintzerakoan. Baserritik bizi direnak eta mistoak bereiziko dira, lehenak lan handiagoa eta zailagoa egiten baitute ingurunea zaintzen. Kalifikazio ona ateratzen duten guztiak izango dira sarituak.
Horrela, eskualde mailan 1.000 euroko 20 sari gehienez emango dira baserritik bizi direnentzat (ICM kobratzen dutenak) eta 300 euroko 50 sari kalean lan egin arren baserrian ere gutxieneko jarduera bat dutenentzat.