Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

2020/04/22
Igartubeiti Baserri Museoak astero partekatuko ditu bere webgunean baserritarrei eta sektoreko bitartekariei egindako elkarrizketak, podcastak eta COVID19ren aurreko testigantzak

Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egoera berezi honen aurrean baserritarrek eta sektoreko bitartekariek irtenbide eta ekimen ezberdinak bilatzen ari dira beraien lanak aurrera atera eta herritarrei bertako elikagaiak eskaintzen jarraitzeko. Osasun larrialdi honek mahai gainean jarri du gure egunerokoan nekazalgoak duen garrantzia.

Leiho birtual honen bitartez, bi astero, beraien ekimen, egitasmoen berri eman nahi izan duten Goierri eta Urola Garaiko baserritarrekin eta eragileekin izandako solasaldiak argitaratuko ditugu. Podcast formatua duten elkarrizketa medio, landa munduak tokiko ekoizpen sistemaren gelditzearen aurrean eman dituen erantzunak aztertzen ditu. Nola egiten diote aurre baserritarrak eta eragileak zalantza momentu honi?

Leire Arandiarekin, Arantza Madariagarekin eta Asier Osinalderekin izandako solasaldiak jaso ditugu hemen

Igartubeitiren egitasmo honen helburua da hausnarketarako gune bat izatea bizi dugun salbuespenezko egoera honetan. Horretarako museoa bertako eta inguruko baserritar zein sektoreko eragileengana hurbildu da beraien kontaketak entzuteko, jasotzeko eta argitaratu asmoz.

Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean egitasmo hau, Foru Aldundien Museoen, hau da, Euskal Itsas Museoaren, Igartubeiti Baserri Museoaren eta Zumalakarregi Museoaren "museoa, gaurkotasunaren agentea" proiektuaren barne kokatzen da.