Baserrien jatorria eta garapena

2022/07/29
Alberto Santana historigileak zuzentzen duen "Baskoniako Historia bat" programako "Ibarretako jauna" saioan

Etbko lehen kateko "Baskoniako Historia bat" programako 3.saioan, "Ibarretakoa jauna", baserrien jatorria eta garapenari buruz dihardu Alberto Santana historigileak. 

Bertan, Igartubeiti Baserri Museoa azaltzen da, Baskonian aurkitu den bizileku iraunkorreko lehen familia baserria. Igartubeiti bezelako baserri bat eraikitzeko 300 haritzetik gora beharko zirela dio Julian Elorza arotz maisuak. 

Euskal baserriak sortzeko erabili zen mihiztatutako teknika berbera erabili zuten Zumarragako Antioko baselizako artisauek ere. Baina teknika hau ez zen Euskal Herrian asmatu, Alemaniako hegoaldeko Suabia eskualdean, baizik. 

Igartubeitin bezela, baserri barruan dolarea izatea ekintzarik berritzaileenetako bat izan zela ere aipatzen da saioan. 

Saioa osoa ikusi.