Baserri Eguna ekainak 18an
2017/06/07
Jardunaldi tematiko honetan, Igartubeitiko baratzera eta bere ingurunera bisita, umeentzako belar-meta tailerra eta bazkaria izango dira.
Igartubeiti Baserri Museoan ekainak 18an ospatuko dugu Baserri Eguna.
Programa:
- 12:00 Igartubeitiko baratze ekologikoa aurkezpen-solasaldia, Jakoba Errekondoren eskutik.
- 12:00 Belar-meta tailerra, Kutxa Ekoguneak eskainia.
5etik 12ra urte bitarteko haurrei zuzendua.
Parte hartzaileek “belar-meta”-ren garrantzia eta sinbolismoa ezagutuko dute eta beraien belar-meta egingo dute.
- 14:00 Bazkari herrikoia Bertatik Bertara produktuekin egina.
Helduentzako: 5,00 €
Umeentzat menua: 3,00 €
Parte hartu jardunaldian! Izen emateak.