Barrikotea eta Martxoan Bertsoko kanporaketa 2015
Igartubeiti Baserri Museoak barrikotea eta martxoan bertsoko kanporaketa antolatzen du, Yartu elkartea eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin, martxoak 7an, arratsaldeko 18.30etatik aurrera.
Igartubeiti Baserri Museoan urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtua dastatzeko ordua iritsi da. Martxoak 7an, larunbatean, 18:30etatik aurrera, sagardoa eta bertsoak uztarturik, barrikotea eta martxoan bertsoko kanporaketa izango da, Yartu elkartea eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin.
Bertso saioan, 9 bertsolarik parte hartuko dute, hiru taldetan, Martxoan Bertsoko bigarren kanporaketan. Potato taldeko Felipe Zelaieta, Asier Otamendi eta Rikardo Gonzalez Durana; Gabiri X: Mikel Asurabarrena, Endika Igartzabal, Jon Iturriotz eta Lekaixoka taldeko Aitor Lizarazu, Mikel Mendiaraz, Martin Berrizbeitia.
Ondoren, 20:00ak aldera, Beldur Barik Lehiaketaren Irabazleak, Santa Lutzi People taldea osatzen duten Garazi Narraspek, Alaitz Arratibelek, Miren Arratibelek, Ane Izagirrek, Mikel Idiakezek eta Paulo Albisuak, barrikoteari hasiera emango diote.
Sagardoa edateaz gain, mokadutxoa ere izango da, trikitilariek giroa alaituz.
Oharra: joan-etorriko doako autobus zerbitzua eskainiko da 18:00etan Zumarragako Elizkaleko geralekutik aterata.
Martxoan Bertsoa 2015, Egitarau Orokorra:
- IMPROVISATA NOX – INPROBISAZIOA ARDATZ DUEN ANTZEZLAN ESPERIMENTALA
Otsailak 20, ostirala, 22:00etan, Urretxuko Labeaga Aretoan
Zumarraga-Urretxuko KARMAKROS antzerki tailerrarekin batera elkarlanean
- GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA ZUMARRAGA-URRETXUN
Otsailak 27, ostirala
15:00: bertsopaperak Zelai-Arizti kultur etxean eta jarraian gaztetxoentzako saio berezia, Zelai-Arizti aretoan, hainbat herritako bertso eskoletako gaztetxoen partehartzearekin.
20:00: afaria eta gazteen bat-bateko kanporaketa, Amalur elkartean
- TALDEKAKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Kanporaketak
Martxoak 6, ostirala, 23:00, FOX tabernan
Martxoak 7, larunbata, 18:30, Ezkio-Itsasoko IGARTUBEITI baserrian (joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da 18:00etan Zumarragatik –Elizkaleko geralekutik-, ondoren mokadu goxoa banatuko da eta bertako kupeletatik sagardoa edateko aukera egongo da, guztia trikitilariek giroturik)
Martxoak 13, ostirala, 23:00, MOTZ tabernan
Finala
Martxoak 27, ostirala, 23:00, GAZTELEKUn
- ZUMARRAGA-URRETXUKO ESKOLARTEKO XXVII. BERTSO PAPER LEHIAKETA
Apirilak 17, ostirala, 15:00, Zelai Arizti Aretoan
Sari banaleta ekitaldia
- BI BALA
Apirilak 18, larunbata, 22:30etan, Gaztelekun
Bertsoa eta musika uztartzen dituen emanaldia
Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariak, zenbait musikariren laguntzaz
- BERTSO BAZKARIA
Apirilak 25, larunbata, 14:00etan, Motz tabernan
Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko duten eskualdeko zenbait bertsolariren partehartzearekin.
Antolatzailea: Zumarraga-Urretxuko bertso eskola
Laguntzaileak: Urretxuko Motz eta Fox tabernak, Aizpurutxoko Itziar jatetxea, Igartubeiti baserri museoa, Yartu kultur elkartea, Gabiriko bertso eskola, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea, Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanblada, Aikur erle museoa eta Aranburu eta Amilleta harategia
Babesleak: Zumarragako Udala eta Urretxuko Udala