Barrikotea eta bertso saioa

2016/02/23
Igartubeiti Baserri Museoan urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtua dastatzeko ordua iritsi da. Martxoak 5ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, sagardoa eta bertsoak uztarturik.

Igartubeiti Baserri Museoak, Yartu elkartearen eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin barrikotea eta bertso saioa antolatu ditu martxoak 5erako. 

18:30etatik aurrera, Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako bertsolariek saioa eskainiko dute.

19:00ak aldera, aurtengo omenduak, Igartubeitiko dolarea martxan ipintzeko lanetan aritzen direnak Juan, Pedro, Joseba, Luis M, Bitorino eta Jose Luis, kupelak irekiko dituzte. 

Sagardoa edateaz gain, mokadutxoa ere izango da, trikitilariek giroa alaituz.

 

Barrikotea eta bertso saioa

Barrikotea eta bertsoak Igartubeitin