"Barne begiradak. Artea,lurraldea eta landa eremuak" argitalpena
"Barne begiradak. Artea,lurraldea eta landa eremuak" argitalpenak hainbat egileren testuak biltzen ditu, beren esperientzia eta praktikatik abiatuta, ondarearekin eta sorkuntza garaikidearekin lotutako landatartasunen kontzeptuari buruzko galderak eta hausnarketa berriak egiten laguntzen gaituzte.
- Prozesu artistikoak landa-eremutik: garaikidetasun berria (Gemma Carbó Ribugent)
- Toma de tierra, beste bide batzuk floraren, ahozko memoriaren eta zientziaren artean (Lorena Lozano)
- Ilunantzean entzutea (Luis Martínez Campo)
- Praktika desazeleratu baterako apunteak (Gari Arambarri)
- Gerizpe ona (María Sánchez)
Testu guztiak hari gidari batek zeharkatzen ditu: denborari emandako arretak. Ez hainbeste bizitako aspaldiko denbora bat, galdutako jakintzak biltzen dituen iragan bat aldarrikatzeko, baizik eta lurraldea eta berau osatzen duten jakintza guztiak beste gako batzuetatik, ingurunearekiko beste harreman-modu batzuetatik irakurtzeko behar den denbora aldarrikatzeko.
"Barne begiradak. Artea,lurraldea eta landa eremuak" argitalpena deskargatu.