Azaroa, "hazi aroa"

2023/11/20
Haziak jasotzeko eta ereiteko garaia

Igartubeitiko baratzean maiatzean erein genuen artoa. Orain artaburuak ganbaran jaso ditugu.

Artoa Igartubeiti baserriko ganbaran

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artoa jaso ondoren, libre gelditu den lursailean historian zehar zeresana eman duen garia erein dugu.
Beste zenbait elementurekin batera, garia baserriaren historian zeresana eman duen elikagai, edo are gehiago pertsonaia izan da. Ataungo San Martin Txikiren kondairak adierazten digu nola baserritarrek mendi eta basoetako jentil eta basajaunei, historiaurreko “lehen gizakiari” alegia, ikasi edo “lapurtu” zizkieten garia erein eta landatzeko sekretu guztiak. Ordutik, baserrietan bidelagun izan da garia, eta gainera zenbait gatazka eta matxinaden iturri ere izan da; izan ere garia errenta edota elizari hamarrena ordaintzeko erabiltzen zen “moneta” izan da baserrietan, besteak beste.

Uztailean, San Fermin egunaren inguruan berriz, garia jasotzeko prest izango da.

Garia Igartubeitiko baratzean