Atlantiar Nazioarteko Biltzarra

2012/05/11 Biltzarra
Jauzarreak, euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsak, Paleolitoari buruzko nazioarteko batzarra antolatu du maiatzak 18an Irungo Ficobako auditorioan

Mixel Etxekopar musikariak emango dio hasiera batzarrari, Isturitzeko txirula joz eta musikarekin ere emango zaio amaiera, txalapartarekin. Tartean, 14 hitzaldi izango dira.

Homo sapiens taldeek, duela 45.000 urte baino gehiago kontinentearen alde honetara izandako lehen migrazioen ondoren Europa Atlantikoaren ertzean kokatuek, atzerantz egin zuten duela 20.000 urte azken glaziazioan izandako hotzaldi handiagatik, eta Bizkaiko Golkoaren inguruan bildu ziren, hau bihurtu zelarik Goi Paleolitoko Babesleku.
Bizirik irauteko abenturari ekin zioten hemendik, eta ondorioz desplazamendu ohargarriak egin zituzten, eta etorkizunaren norabidea markatuko zuen jarduera intelektuala garatu zuten, hormatako artea eta arte higigarria garatuz.

Jauzarreak antolatutako biltzar honek nazioarteko zenbait ikerlari bilduko ditu eta genetika, historia, arkeologia, hizkuntzalaritza, folklorea eta artea gaiak jorratuko dituzte. Adibidez, Oxford-eko Unibertsitateko Stephen Oppenheimerrek duela 70.000 urte baino gehiago Afrikatik irten eta Bizkaiko Golkora duela 45.000 urte iritsi zen homo sapiensen ibilbideari buruz arituko da. Jean Clottesek, Altxerri eta Ekaineko haitzuloak giza ondarea izendatzeko Unescoren ordezkari ohiak, koba paleolitikotako Xamanismoari buruz hitzegingo du. Bestalde, Aude Labargek eta Joëlle Darricauk  piriniar guneetako ikuspegi orokorra eskainiko dute.
Peter Bakker, Aarhus unibertsitateko hizkuntzalariak euskal funtsak azalduko ditu, Javier Goitia ingeniari eta geografoak , Arkeologia eta hizkuntza izeneko hitzaldia eskainiko du, euskarazko jatorrizko erderazko zenbait hitz identifikatzeko metodo berriak ezagutzera emanez. Bruce Bradleyk duela 17.000 urtetako Bizkaiko Golko eta Ipar Ameriketako lurraldeen harremanak sakonduko ditu, Smitsonian Institutuko Dennis Stanfordrrel eta Margaret Jodryk aukeratutako gai antzekoa azalduz.
EHUko Joxan Mujikak  Madeleine aldiko kultur materialari buruz arituko da eta Aranzadiko Xabier Peñalver arkeologoak  Praileaitzeko azken sekretuak aipatuko ditu.

Aipatu ditugun ikerlari hauetaz gain parte hartzen duten beste batzuen hitzaldiak kontsulta ditzazkezu egitarauan.

Gaur, maiatzak 10 da izena emateko azken eguna eta 50 euroko prezioa du.

 

Atlantiar biltzarra