Aste Santua familian
Igartubeitin egitarau berezia antolatu dugu Aste Santurako eta Pazko asterako.
Martintxori bere edaririk gogokoena egiten laguntzea eta/edo pista-jokoez gozatzea saguzarrak bilatuz, gure arbasoek landa-munduan nola bizi eta lan egiten zuten ezagutzea, Pirinioetako ipuin eta kondairetan murgiltzea, baratzeaz eta inguruaz gozatzea. Hauek dira Igartubeitin familian bizitzeko eta partekatzeko zain dituzuen esperientzia sortzaile eta jasangarrietako batzuk.
Aukeratu zuen plana eta gozatu Igartubeiti Baserri Museoaz eta bere inguruneaz!
Martintxoren freskagarririk gustokoena ginkana
Ginkana honetan Igartubeiti baserri museoko inguruneaz goza ezazue familia guztiarentzako froga dibertigarrekin Martintxoren edaririk gustokoena zein den ezagutu arte.
Ziur primeran pasako duzuela!
6-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua.
Noiz:
- Martxoak 30, 31, apirilak 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10:10:00-14:00/16:00-19:00
- Apirilak 4 eta 11: 10:00-14:00
Iraupena:30-45 minutu
Hizkuntza: elebitan
Prezioa:
- Dohainik museoko sarrera ordainduz gero
- Ginkana bakarrik 2 € familiako
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea
Informazioa:Interpretazio zentroan (parking-aren azpian), harreran.
Informazio gehiago.
Martintxorekin jolasean
Bisita autonomoa, laguntza-material gisa liburuxka didaktikoarekin, museoak ezkutatzen dituen sekretu guztiak ezagutzeko, pista-jokoen bidez.
6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua.
Noiz:
- Martxoak 30, 31, apirilak 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10:10:00-14:00/16:00-19:00
- Apirilak 4 eta 11: 10:00-14:00
Iraupena:30-45 minutu
Hizkuntza: elebitan
Prezioa:
- Haurrentzako dohainik
- Helduak: 3 €
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea
Informazioa:Interpretazio zentroan (parking-aren azpian), harreran.
Informazio gehiago.
Bisita komentatuak
Dolare-baserriaren bitartez, sagardoaren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetuko zarete.
Noiz:
- Martxoak 30, 31, apirilak 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10:
11:00 euskaraz
12:30 gazteleraz
17:00: euskaraz edo gazteleraz
- Apirilak 4 eta 11:
11:00 euskaraz
12:30 gazteleraz
Iraupena:ordu 1 eta 15 minutu
Prezioa:
- Helduak: 4 €
- Murriztua: 2,5 €
- Doan, 10 urtetik beherakoak
Gehienez 6 pertsona. Erreserbak:
- Online
- igartubeiti@gmail.com
- 943 72 51 07
Bisitak zuen kabuz
Museoa zuen kabuz bisita dezakezue, QRak eskaneatuta.
Noiz:
- Martxoak 30, 31, apirilak 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10:10:00-14:00/16:00-19:00
- Apirilak 4 eta 11: 10:00-14:00
Iraupena:45 minutu
Hizkuntza: elebidun
Prezioa:
- Helduak: 3 €
- Murriztua: 1,5 €
- Doan, 10 urtetik beherakoak
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea.
Mundua hasi zenean… Pirinioetako mito eta kondairak
Ezagutzen al dituzue Mari eta San Martin Txikiren kondairak?
Erakusketa honek, entzumenaren bitartez, Pirinioetako hainbat pertsonaia mitologikoren magia ezagutzeko aukera eskaintzen du. .
Noiz:
- Martxoak 30, 31, apirilak 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10:10:00-14:00/16:00-19:00
- Apirilak 4 eta 11: 10:00-14:00
Hizkuntzak: euskara, gaztelera, frantzesa
Prezioa:Dohainik museoko sarrera ordainduz gero
Informazio gehiago.