Aste Santua eta Pazko Astea Igartubeitin
Igartubeiti Baserri Museoak, Urola Garaiko beste museoekin eta zerbitzuekin batera, familientzako planak antolatu ditu Aste Santu eta Pazko Asterako. Igartubeitik honako jarduerak antolatu ditu:
BISITA GIDATUAK INTERPRETAZIO ZENTRORA ETA BASERRIRA
11:00-12:30: Euskaraz
12:30-14:00: Gazteleraz
17:00: Taldearen arabera
Apirilaren 2tik 6ra. Ostegunetik astelehenera, bi egunak barne.
Pazko astean, apirilaren 8tik 12ra ere bai.
Prezioa: 4 € pertsona bakoitzeko. 10 urtetik beherako umeak doain.
* Ostegunean, sarrera doakoa denez, 3 € pertsona bakoitzeko.
Gazta pintxoa eta sagardoa, sagar zukua aukeran: 3 € pertsona bakoitzeko. Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.
BASERRIKO GAILETAK TAILERRA
Zure gailetak egiten ikasteko tailerra.
Arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.
Apirilak 2, 4 eta 6.
Pazko astean, apirilaren 8tik 12ra ere.
10 pertsonetako taldea osatu beharra dago.
Prezioa: 4,5 € pertsona bakoitzeko.
Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.